XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKALDUNAK, euskaldungoa, Euskal-Herria
maite ditu Kristo Jaunak,
bertze Herriak, bertze Herrietakoak bezala.

Gizon guzien onetan, Herri guzien onetan,
beraz Euskaldunen eta Euskal-Herriaren onetan
du Berri Ona hedatu.

Gure Egilea eta gure Salbatzailea
Jesu-Kristo da.

Ez gaitu, haatik, gu gabe eta gure orde
salbatzen.

Guri da gizonki, kristauki bizitzea
eta harekin salbatzea.

Kristo gabe ez gare salbatuko.

Kristoren Berri Ona ukatuz,
ez dugu deus onik eraikiko.

Bizpahiru lagun
nere izenean bil orduko,
han nago ni, heien erdian
.

Bil gaiten elgarren adiskidantzan,
bil gaiten solasean, otoitzean;
eta Kristo, zeru-lurren ta mendeen nausia,
gurekin izanen da.